XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru Agindua, 742/1995 zk., azaroaren 29koa.

1. Abanto-Zierbena udalerriaren Las Carreras egoitzazko aldearen Barru-Eraberritzearen Plan Berezia onartzea, jarraian adierazten diren akatsak zuzendu egin beharko direla.

1.1. Gune askeak eta frontoiaren bitartean doan N-634 errepidearen pareko bideak 7 m.-ko gutxienezko zabalera eta 1,8 m.-ko gutxienezko zabalera duten bi espaloi izango ditu.

Plan Orokorrean aurrikusten den eran, aipatu bideak U.A.D. 11-arekin duen bategitea mantendu egingo da.

1.2. 921/1.994 zkdun. Foru Aginduaren 1.3 apartatua bete egingo da.

1.3. U.A.D.11 unitatearen bidea mantendu egingo da, berorren kasuko Plan Bereziaren bidez aldatzen ez den bitartean.

1.4. 921/1.994 Foru Aginduaren 1.4 apartatuari gagozkiola, ekipamenduetarako, Plan Orokorraren 395 artikuluan aurrikusten diren parametroak eta, bere kasuan, kokatzen direneko aldeari dagozkienak ere gorde egingo dira.

1.5. Plan Berezian aurrikusi eta kontsolidaturik dauden eraikinek, beraien artean, Plan Orokorrak ezartzen dituenak baino txikiagoak ez diren tarteak gorde egingo dituzte.

1.6. Ebazpen honetako oinarrien kasuko apartatuan barrusartzen diren hutsak zuzendu egingo dira.

2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, ahal denik eta eperik laburrenean behar den bezala zuzenduta dagoen agiriaren hiru ale aurkez ditzala erregutuaz, ordurarte ezinezkoa delarik onartu den egitamuketaren artikulatua argitaratzea eta, honen ondorioz, ez da indarrean sartuko Toki Jaurpidearen Oinarrien Arautzailea den apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 70.2 artikuluan xedatzen denarekin adostasunean.

3. Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-bidea agortzen duen aipatu Foru Aginduaren aurka, jakinerazpen hau egiten den egunaren hurrengotik zenbatutako hile biko epean, Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Goreneko Administrazio-Auzibidezko Aretoaren aurrean administrazio-auzibidezko gorajotzea tartekatu ahal izango da, egokitzat erizten diren aldezpeneko beste bitarteko batzuen erabileraren kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar, HI-287/94-P08 espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiko 5. eta 6. solairuetan.

Hirigintzako foru diputatua, JOSU MONTALBAN GOICOECHEA